Gazte Abertzaleak (GA) Euskal Herriaren askapen nazionalaren eta justizia sozialaren lorpenerako lan egiten duen gazte talde eraldatzailea da. Herri eta lurralde mailetan antolatua dagoen gazteria sarea gara, partaidetza politikoan oinarrituz gazteon eskubideak defenditzen dituenak.
Gure herriaren eraldaketa sozial eta politikoaren alde lan egiten dugu, antolakunde moduan dugun autonomian oinarrituak formakuntza sustatuz gure kideen artean. Gazteriaren antolakuntza autonomoa defendatzen dugu, bai alor politiko instituzionalean baita mugimendu sozial eta elkarteetan. Hori dela eta gazteak instituzioetan lan egitearen aldeko apustua egiten dugu, honela gazte perspektiba txertatuz egiten diren politika guztietan.
Lan ildo nagusiak
Subiranotasuna: Herri bezala aurrera egiteko dugun aukera bakarra burujabetasuna dugu gaur egungo munduan. Hau da, euskal gizarteak bere etorkizunaren jabe izateko denaren inguruan erabakitzeko eskubidea izan behar du. Hau gauzatzeko euskal lurraldeetan independentzia erreferendumak egiteko bidea urratzearen beharra berebizikotzat dugu.
Feminismoa: Feminismoa oinarri izan behar du Gazte Abertzaleaken eginkizun eta ideologian, hau bideratzeko ahal diren tresna guztiak baliatuz. Feminismoak gaur egun dituen eztabaida nagusienetan (Haurduntza subrogatua, prostituzioaren legalitatea etab.) parte-hartzea beharrezkoa ikusten dugu, hau aurrera eramateko formazioan sakonduz. Baita ere feminismo barruan daude ildoak ezagutu eta euskal gizartea askatasun osora eramango duen ildoa jorratzea bilatuko da.
Gazteria: Lana, etxebizitza, hezkuntza… askotarikoak dira gure gizartean dauden arazoak. Gainera, gazte izanagatik modu lazgarriago batean bizi ditugu. Hori dela eta, egoera horiei aurre egiteko gazteen perspektibaren beharra azpimarratzen dugu baita ahal dugun heinean instituzioetan isladatu.
Euskara: Euskal Herria saretzen duen tresnarik garrantzitsuena da euskara, hori dela eta ikasteko doakotasunaren aldeko lanean iharduten dugu. Hala ere, kontziente gara gurean bizi dugun egoera diglosikoa eta horri ere aurre egitea da gure eginkizunetako bat.
Ingurumena: Gaur egungo sistema kapitalistak ingurumenean hondamendia eragiten du eta horrek eragin zuzena dauka gure gizartean, hortaz, bizi garen mundu globalizatu eta gizarte eredu kontsumistaren aurrean neurriak hartzeko premia larria daukagu.
Internazionalismoa: Hiru mailatan saretzen ditugu gure nazioarteko harremanak, ulertzen baitugu Euskal Herriko errealitatea guztiz lotuta dagoela munduko hainbat txokoetako errealitatearekin. Espainiar Estatuko beste nazioekin ditugun harremanetatik (Jovent Republica, Galiza Nova, Joves-PV…) Europa mailan sortu ditugun aliantzetara (European Free Alliance Youth) gure aldarria eta oinarri ideologikoak babesten ditugu. Azkenik, mundu mailako harremanetan sakontzen saiatzen gara, batik bat nazio zapalduekin (Sahara, Palestina edota Kurdistanen batez ere).
Antolaketa
Nazio Batzarra: Militante guztiek parte-hartzeko batzarra, biltzarren arteko organo gorena da. info@gazteabertzaleak.org
Nazio Batzordea: Antolakundearen egunerokoa kudeatzen duen lan-taldea, idazkaritzaz osaturik.
Idazkari Nagusia: idazkarinagusia@gazteabertzaleak.org
Antolakuntza eta finantza idazkaria: antolakuntza@gazteabertzaleak.org
Nazioarteko idazkaria: international@gazteabertzaleak.org
Formakuntza idazkaria: formakuntza@gazteabertzaleak.org
EGKko kidea: harremanak@gazteabertzaleak.org
Arabako koordinatzailea: araba@gazteabertzaleak.org
Bizkaiko koordinatzailea: bizkaia@gazteabertzaleak.org
Gipuzkoako koordinatzailea: gipuzkoa@gazteabertzaleak.org
Nafarroako koordintzailea: nafarroa@gazteabertzaleak.org
Funtsean Gazte Abertzaleakek zure indarra behar du… aukera berdintasuna, ingurugiroa eta garapen iraunkorra, adierazpen eta pentsamendu askatasuna, lanpostu duina, etxebizitza eskuragarriak, antimilitarismo sendo eta sakona, sexu askatasuna, drogekiko hezkuntza, informazio eta legalizazioa, herrien arteko elkartasuna, demokrazia erreala… lortzeko eta bidean aurrera jarraitzeko!