Covid-19ak sortutako krisialdi sanitario, ekonomiko eta sozialean murgilduta daramagu bi hilabete baino gehiago. Guretzat, gazteontzat, gure bigarren krisialdi sozio-ekonomikoa da, 2008ko krisiaren eragina pairatu dugun belaunaldia baikara eta orain bizi garenari aurre egin beharko diogu, horregatik gure egoera kontuan hartu eta gure ikuspegia zeharkakoa izatea eskatzen dugu, alegia gure arazoei: diru sarrera finkorik ez izateari, enplegu baldintza prekarioei, etxebizitza prezio altuei, aurre egin eta irtenbideak bilatu.
Gazteok gizartearekiko konpromisoa eta ardura erakutsi dugu sarritan, baina non dira Eusko Jaurlaritza eta Lehendakaria? Atzo, bizi dugun osasun egoera TXARRA bada ere hauteskundeak uztailan izango direla aurreratu ostean, gaur, Urkullu Lehendakariak, hauteskunde aurre-kanpainian murgilduta jada, “gazteekin” bilduko da, zertarako? Irudia garbitzeko eta gaztez inguratuta agertzeko etb-n. Bitartean ordea, COVID-19ari aurre egiteko neurrien artean, gazteei begira daudenak faltan bota ditugu, halanola, ikasle pisuei buruzkoak.
Gazte Abertzaleaken pertsonen beharrak interes ekonomikoen aurretik jarri behar direla argi dugu. Hortaz gaur, Gazte Abertzaleak Urkullu Lehendakariaren kanpaina ekitaldia gaitzesten eta salatzen dugu.